Parte hartzeko azken eguna:2021/05/26
Maiatzaren 28an estreinatuko da filma eta aurretik adostutako zinema-areto batean ikusteko 14 sarrera bikoitz zozkatu ditugu 3 klubeko bazkideen artean.
Maya Erlea: urrezko esfera filma Zineuskadiren Zinema Euskaraz ekimenaren eskutik iritsiko da Euskal Herriko zinema-aretoetara, maiatzaren 28an.
Maya Erleak eta bere lagunik onenak, Willik, printzesa inurria erreskatatuko dute, eta intsektuen arteko gudu epiko batean murgilduko dira; mundu ezezagunetara eramango dituena eta bi erleen adiskidetasuna probatuko duena.
Bada, 3 klubeko 14 kidek bina sarrera eskuratu dituzte aurretik adostutako hainbat zinema-aretotan filma ikusi ahal izateko. Sarrerek aurretik adostutako zinema-areto batean erabiltzeko balio dute, hurrengo egun eta orduetan:
- Bilboko GOLEM Alhondigan: maiatzaren 29an, 17:00etan.
- Bilboko Multicines 7an: maiatzaren 29an, 17:30ean.
- Donostiako Principe zinemetan: maiatzaren 29an, 16:45ean.
- Durangoko Zugaza aretoan: maiatzaren 29an, 16:30ean.
- Errenteriako Niessen zinemetan: maiatzaren 29an, 16:15ean.
- Gasteizko Gorbeia zinemetan: maiatzaren 29an, 16:40an.
- Getxoko Getxo Zinemak zinemetan: maiatzaren 29an, 17:30ean.
Irabazleen zerrenda:
3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.
Egin zaitez 3 klubeko bazkide eta doako sarrerak lortuko dituzu!
3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Antxusek doako sarrera guztiak erabili ditu dagoeneko! Badakizu, egin zaitez 3 klubeko bazkide!
Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!