Parte hartzeko azken eguna:2021/05/27

"Paddington 2" filma ikusteko sarreren irabazleak

EZAEren "Zinemazale berriak" ekimenaren baitan eskainiko da filma. 3 klubak bat egin du programarekin, eta sarrerak zozkatuko ditu klubeko bazkideen artean.

Zinemazale berriak ekimena martxan jarri du Euskadiko Zine Aretoen Elkarteak (EZAE), zinema-aretoetara publiko berriak erakartzeko eta une honetan ikusgai dauden filmen eskaintza osatzeko asmoarekin. Hori dela eta, Zinema Euskaraz katalogoko 12 film eskainiko dira, maiatzaren 23tik ekainaren 20ra eta urriaren 3tik azaroaren 14ra, igandero, eguerdian.

Programako bigarren filma, Paddington 2, maiatzaren 30ean izango da ikusgai, eta 3 klubak 28 sarrera bikoitz zozkatu ditu zozketan izena eman duten kideen artean aurretik adostutako zinema-areto batean ikusteko. Zorionak irabazleei!

OHARRA

- Emanaldiak maiatzaren 30ean, 12:00etan, izango dira Mungiako Olalde aretoan izan ezik. Azken horretan 11:30etan hasiko da filma.

Filmaren sinopsia

Paddington Brown familiarekin bizi da Windsor Gardens-en. Bizilagunen artean ezaguna egin da, eta bere alaitasuna eta mermelada nonahi zabaltzen ditu. 100 urte beteko dituen izeba Lucirentzat opari aproposa bilatzen duen heinean, Paddingtonek trokelatutako liburu berezi bat aurkituko du Gruber jaunaren antigualeko gauzen dendan, eta hainbat lanetan hasiko da liburua erosi ahal izateko. Baina liburua lapurtzen dutenean, Paddington eta Browndarren esku geratuko da lapurra agerian uztea.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Irabazleen zerrenda:

  • 3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.

    0:22

    3 Kluba

    3 Klubean topera!

    Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!