Parte hartzeko azken eguna:2021/06/03

"Asterix, edabe magikoaren sekretua" filma ikusteko sarreren irabazleak

EZAEren "Zinemazale berriak" ekimenaren baitan eskainiko da filma. 3 klubak bat egin du programarekin, eta sarrerak zozkatuko ditu klubeko bazkideen artean.

Zinemazale berriak ekimena martxan jarri du Euskadiko Zine Aretoen Elkarteak (EZAE), zinema-aretoetara publiko berriak erakartzeko eta une honetan ikusgai dauden filmen eskaintza osatzeko asmoarekin. Hori dela eta, Zinema Euskaraz katalogoko 12 film eskainiko dira, maiatzaren 23tik ekainaren 20ra eta urriaren 3tik azaroaren 14ra, igandero, eguerdian.

Programako hirugarren filma, Asterix, edabe magikoaren sebretua, ekainaren 6an izango da ikusgai, eta 3 klubak 30 sarrera bikoitz zozkatu ditu zozketan izena eman duten kideen artean aurretik adostutako zinema-areto batean ikusteko. Zorionak irabazleei!

OHARRA

- Emanaldiak ekaiaren 6an, 12:00etan, izango dira Mungiako Olalde aretoan izan ezik. Azken horretan 11:30ean hasiko da filma.

Filmaren sinopsia

Zuhaitz batetik bestera mihura bila ari dela, halako batean, Panoramix druida lurrera erori da. Han etzanda hausnartzen hasi da. Orkatila bat bihurritu du, baina askoz okerragoa izan zitekeen! Berak ezin balu, nork prestatuko luke neurrigabeko indarra ematen duen edabe magiko garrantzitsua? Asterixek eta Obelixek lagunduta, Galia osoan zehar bidaiatuko du druida trebe baten bila, hari edabe magikoaren errezetaren sekretua helarazteko asmoz, bere herrixkaren etorkizuna ziurtatzearren.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Irabazleen zerrenda:

  • Publizitatea

    3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.

    2:52

    3 kluba

    Egin zaitez 3 klubeko bazkide eta doako sarrerak lortuko dituzu!

    3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Antxusek doako sarrera guztiak erabili ditu dagoeneko! Badakizu, egin zaitez 3 klubeko bazkide!

    0:22

    3 Kluba

    3 Klubean topera!

    Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!