Parte hartzeko azken eguna:2021/06/10

"Nur eta Herensugearen Tenplua" ikusteko sarreren irabazleak

EZAEren "Zinemazale berriak" ekimenaren baitan eskainiko da filma. 3 klubak bat egin du programarekin, eta sarrerak zozkatuko ditu klubeko bazkideen artean.

Zinemazale berriak ekimena martxan jarri du Euskadiko Zine Aretoen Elkarteak (EZAE), zinema-aretoetara publiko berriak erakartzeko eta une honetan ikusgai dauden filmen eskaintza osatzeko asmoarekin. Hori dela eta, Zinema Euskaraz katalogoko 12 film eskainiko dira, maiatzaren 23tik ekainaren 20ra eta urriaren 3tik azaroaren 14ra, igandero, eguerdian.

Programako laugarren filma, Nur eta Herensugearen Tenplua, ekainaren 13an izango da ikusgai, eta 3 klubak 28 sarrera bikoitz zozkatu ditu zozketan izena eman duten kideen artean aurretik adostutako zinema-areto batean ikusteko. Zorionak irabazleei!

OHARRA

- Emanaldiak ekainaren 13an, 12:00etan, izango dira Mungiako Olalde aretoan izan ezik. Azken horretan 11:30ean hasiko da filma.

Filmaren sinopsia

Nur, bere gurasoekin batera, Txinara joan da bizitzera. Beran, lagun berriak egiten ditu, eta gaurko egunean horietako baten urtebetetzea ospatuko dute. Horretarako, Herensugearen Parkera joan dira, baina han biziko dituztenak esperotako abenturetatik haratago joango dira. Laguna desagertu egingo da eta, bere bila abiatuta, hotel bat egiteko ixtear dagoen atrakzioan, Herensugearen Tenpluan, bukatuko dute harrapatuta. Handik ateratzeko, hainbat froga gainditu beharko dituzte, haien eta, bide batez, gure irudimena martxan jarriz. Eta ez beraiek bakarrik, gurasoek ere bereak eta bi pasa beharko dituzte muturra sartu behar ez den lekuan sartzeagatik.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Irabazleen zerrenda:

  • 3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.

    0:22

    3 Kluba

    3 Klubean topera!

    Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!