Parte hartzeko azken eguna:2021/06/17
Aurtengo Araba Euskaraz jaian "Go!azen kontzertua" eskainiko da, eta 3 klubak gonbidapenak zozkatu ditu klubeko kideen artean: bata lehen paserako (11:00), eta bestea, bigarrengorako (13:00). Zorionak irabazleei!
Ekainaren 20an ospatuko da 2021eko Araba Euskaraz jaia Laudion, eta urtero bezala, 3 klubak txoko berezia izango du bertan; zehazki Aldai Plazan. "Go!azen kontzertua" izango da han ikusgai, formatu txikian; horrez gain, 3 klubeko kide egiteko aukera ere egongo da goiz osoan zehar.
Basakabiko lagunek bi emanaldi eskainiko dituzte: lehen pasea 11:00etan izango da eta bigarrena, berriz, 13:00ean.
Bada, "Go!azen kontzertua" ikusteko bi gonbidapen bikoitz zozkatu ditugu zozketan izena eman duten klubeko kideen artean, eta irabazleak Irei Artano eta Hodei Larrondo izan dira. Zorionak!!
Irabazleen zerrenda:
3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.
Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 49
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.