Parte hartzeko azken eguna:2021/06/17

"Ballerina" ikusteko sarrerak zozkatu ditugu!

EZAEren "Zinemazale berriak" ekimenaren baitan eskainiko da filma. 3 klubak bat egin du programarekin, eta sarrerak zozkatuko ditu klubeko bazkideen artean.

Zinemazale berriak ekimena martxan jarri du Euskadiko Zine Aretoen Elkarteak (EZAE), zinema-aretoetara publiko berriak erakartzeko eta une honetan ikusgai dauden filmen eskaintza osatzeko asmoarekin. Hori dela eta, Zinema Euskaraz katalogoko 12 film eskainiko dira, maiatzaren 23tik ekainaren 20ra eta urriaren 3tik azaroaren 14ra, igandero, eguerdian.

Programako bosgarren filma, Ballerina, ekainaren 20an izango da ikusgai, eta 3 klubak 28 sarrera bikoitz zozkatu ditu zozketan izena eman duten kideen artean aurretik adostutako zinema-areto batean ikusteko. Zorionak irabazleei!

OHARRA

- Emanaldiak ekainaren 20an, 12:00etan, izango dira Mungiako Olalde aretoan izan ezik. Azken horretan 11:30ean hasiko da filma.

Filmaren sinopsia

Felicia neskatila umezurtz bat da; ausarta eta amets bakarrarekin, dantzari bilakatzea. Ametsa egi bihurtzeko bidean Victorren, bere adiskidearen, laguntza izango du. Gazte asmatzaileak eta biak abentura ziraragarriak biziko dituzte Parisko hiriburu magikoan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Irabazleen zerrenda:

  • 3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.

    0:22

    3 Kluba

    3 Klubean topera!

    Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!