Parte hartzeko azken eguna:2021/09/08

"D'Ortagnan eta hiru mosketxakurrak" ikusteko bost sarrera bikoitz zozkatu ditugu!

XIV. Animadeba Nazioarteko Animazio Zinemaldiaren barruan eskainiko da filma, irailaren 11n, eta 3 klubak sarrerak zozkatu ditu zozketan parte hartzen duten kideen artean.

XIV. Animadeba Nazioarteko Animazio Zinemaldia ospatuko da, irailaren 8tik 11ra, Deban. Haurrentzako nahiz helduentzako animaziozko film-luzeak eta film laburrak proiektatzeaz gain, erakusketez, mahai-inguruez, hitzaldiez, tailerrez eta kontzertuez gozatzeko aukera izango da, besteak beste.

Jaialdiko egitarauaren baitan D'Ortagnan eta hiru mosketxakurrak eskainiko da, eta 3 klubak filma ikusteko bost sarrera bikoitz zozkatu ditu zozketan izena eman duten kideen artean. Emanaldia irailaren 11n izango da, arratsaldeko 17:00etan, Debako Alamedan dagoen karpa-aretoan.

ZORIONAK IRABAZLEEI!

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Irabazleen zerrenda:

  • ESTITXU EGAÑA BERNAOLA
  • LUKE EGIGUREN LARRINAGA
  • NAHIKARI TELLERIA MUGICA
  • NOA GARTZIA ASTIGARRAGA
  • XAN SARAGUETA ITUARTE
  • 3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.

    0:22

    3 Kluba

    3 Klubean topera!

    Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!