Parte hartzeko azken eguna:2021/10/04
Bizi EITB ekimenaren baitan, bi pase eskainiko ditu "3 Ene Kantak"ek Donostiako Kursaalen, 11:00etan eta 13:00etan. Bada, 3 klubak saio bakoitzerako zortzi sarrera laukoitz zozkatu ditu.
Urriaren 9an, larunbata, Bizi EITB egingo da, eta 3 klubarekin lotutako ekintzak Donostian izango dira. Batetik, "Bizi EITB: 3 kluba" ekimena antolatuko du EITBk Kursaaleko Zurriola terrazan, eta etxeko txikienek hainbat jarduerez gozatzeko aukera izango dute: egurrezko jolasak, tailerrak, ludoteka, ipuin-kontalaria... Ekintza horietan parte hartzeko beharrezkoa da gonbidapena lortzea.
Bestetik, "3 Ene Kantak"ek ikuskizuna eskainiko du Donostiako Kursaal jauregian. Zehazki, bi emanaldi eskainiko dituzte Ene Kantak taldeko lagunek: 11:00etan eta 13:00etan.
Bada, "3 Ene Kantak"en emanaldi bakoitzerako zortzi sarrera laukoitz zozkatu ditugu zozketan izena eman duten kideen artean. Zorionak irabazleei!
Irabazleen zerrenda:
3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.
Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 49
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.