Parte hartzeko azken eguna:2021/10/15
EZAEren "Zinemazale berriak" ekimenaren baitan eskainiko da filma. 3 klubak bat egin du programarekin, eta sarrerak zozkatu ditu klubeko bazkideen artean.
Euskadiko Zine Aretoen Elkartearen (EZAE) Zinemazale berriak ekimena bueltan da, zinema-aretoetara publiko berriak erakartzeko eta une honetan ikusgai dauden filmen eskaintza osatzeko asmoarekin. Hori dela eta, Zinema Euskaraz katalogoko zazpi film eskainiko dira, urriaren 3tik azaroaren 14ra.
Asteburu honetan, Mr. Link: jatorri galdua, izango da ikusgai, eta 3 klubak 28 sarrera bikoitz zozkatu ditu zozketan izena eman duten kideen artean, aurretik adostutako zinema-areto batean ikusteko. Zorionak irabazleei!
Filmaren sinopsia
Lionel Frost ikertzaileak motoak eta munstroak ditu ikergai, eta izaki arraro eta maitagarri bat aurkituko du, bere espezieko azkena, eta Mr. Link izena jarriko dio. Frostekin batera, Mr. Linkek bidaia zoragarri bezain dibertigarri bati ekingo dio duela asko galdutako bere lehengusu Yetiak aurkitzeko asmoz. Horretarako, Adelina Fortnight abenturazale adoretsuaren laguntza izango dute, beronek baitauka Yetien kokagunea adierazten duen mapa bakarra. Hirurek elkar hartuta, arrisku ugari gainditu beharko dituzte helmugara iristeko.
Irabazleen zerrenda:
3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.
Egin zaitez 3 klubeko bazkide eta doako sarrerak lortuko dituzu!
3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Antxusek doako sarrera guztiak erabili ditu dagoeneko! Badakizu, egin zaitez 3 klubeko bazkide!
Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 49
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.