Parte hartzeko azken eguna:2021/10/21

"Pokemon Pikachu detektibea" ikusteko sarreren irabazleak

EZAEren "Zinemazale berriak" ekimenaren baitan eskainiko da filma. 3 klubak bat egin du programarekin, eta sarrerak zozkatu ditu klubeko bazkideen artean.

Euskadiko Zine Aretoen Elkartearen (EZAE) Zinemazale berriak ekimena bueltan da, zinema-aretoetara publiko berriak erakartzeko eta une honetan ikusgai dauden filmen eskaintza osatzeko asmoarekin. Hori dela eta, Zinema Euskaraz katalogoko zazpi film eskainiko dira, urriaren 3tik azaroaren 14ra.

Asteburu honetan, Pokemon Pikachu detektibea, izango da ikusgai, eta 3 klubak 28 sarrera bikoitz zozkatu ditu zozketan izena eman duten kideen artean, aurretik adostutako zinema-areto batean ikusteko. Zorionak irabazleei!

Filmaren sinopsia

Harry Goodman detektibea desagertzen denean hasten da istorioa. Horrek, Tim, bere 21 urteko semea gertatutakoa ikertzera behartzen du. Pikachu detektibeak, Harryren Pokemon bikotekideak, ikertekarekin laguntzen du. Oso detektibe maitagarri eta dibertigarria da, mundu guztia harritzen duena, baita bere burua ere! Tim eta Pikachu elkarren artean era ikaragarrian komunikatu daitezkeela konturatzen dira, eta elkarrekin abentura hunkigarria biziko dute misterio bitxia argitzeko.

Pistak bilatzen dituzte Ryme hirian neonez argitutako kaleetan. Hiria metropoli moderno erraldoia da non gizakiak eta Pokemonak mundu hiperrealista batean elkarrekin bizi diren. Pokemon pertsonaia ezberdinekin egingo dute topo, eta elkar bizikidetza bakertsua suntsitu eta Pokemon unibertso osoa mehatxatu dezakeen konplot beldurgarria argitara emango dute.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Irabazleen zerrenda:

  • 3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.

    0:22

    3 Kluba

    3 Klubean topera!

    Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!