Parte hartzeko azken eguna:2021/11/29

Aihora Celestinok eta Ander Garciak irabazi dituzte Ibaizabal argitaletxearen urriko liburuak

Aihora Celestinok eta Ander Garciak irabazi dituzte Ibaizabal argitaletxearen urriko liburuak

Urrian urteak betetzen dituzten kideen artean liburuak zozkatu ditugu, Ibaizabal argitaletxearen eskutik. Zorionak irabazleei!

Urrian urteak bete eta zozketan izena ematen duten 3 klubeko kideen artean Ibaizabal argitaletxearen liburuak zozkatu ditugu. Oso liburu politak eta interesgarriak dira guztiak. Aihora Celestino eta Ander Garcia izan dira irabazleak, eta irabazleek adinaren araberako liburu bat edo liburu-sorta jasoko dute. Hona hemen aurten zozkatuko ditugun liburuen zerrenda.

- Animalia basatiak (1-2 urte) (Pipitaki papataki bilduma)

- Zu eta biok (3-4 urte) (Albumak bilduma)

- Ez deitu niri Ttotto ttiki! (3-4 urte) (Albumak bilduma)

- Ahatetxo harroa (5-6 urte) (Txilinbuelta bilduma)

- Bizitza (5-6 urte) (Albumak bilduma)

- Animalia asko, pila, bila (7-8 urte) (Albumak bilduma)

- Goliat eta izarrak (7-8 urte) (Garalar maralar bilduma)

- Siberiako neskatila ausarta (7-8 urte) (Matxinsalto bilduma)

- Billinghurst gazteluaren kasu bitxia (9-10 urte) (Avante eskola bilduma)

- Itsas azpiko sekretua (9-10 urte) (Gaztetxo! bilduma)

J. Smithen altxorra (9-10 urte) (Gaztetxo! bilduma)

- Leihoko neska (11-12 urte) (Paper Txoriak Sail Berdea)

- Besteak ez bezalakoa (11-12 urte) (Paper Txoriak Sail Berdea)

- Banpiroen hiria (13-14 urte) (Ekin bilduma)

Aihorak Banpiroen hiria liburua jasoko du; Anderrek, berriz, Goliat eta izarrak liburua.

OHARRA

- 3 kluba irabazleekin jarriko da harremanetan opariak jasotzeko xehetasunak adosteko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Irabazleen zerrenda:

  • 3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.

    0:22

    3 Kluba

    3 Klubean topera!

    Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!