Parte hartzeko azken eguna:2021/11/11

"Smallfoot" ikusteko sarreren irabazleen zerrenda

EZAEren "Zinemazale berriak" ekimenaren baitan eskainiko da filma. 3 klubak bat egin du programarekin, eta sarrerak zozkatu ditu klubeko bazkideen artean.

Euskadiko Zine Aretoen Elkartearen (EZAE) Zinemazale berriak ekimena bueltan da, zinema-aretoetara publiko berriak erakartzeko eta une honetan ikusgai dauden filmen eskaintza osatzeko asmoarekin. Hori dela eta, Zinema Euskaraz katalogoko zazpi film eskainiko dira, urriaren 3tik azaroaren 14ra.

Asteburu hau izango da egitasmoaren azkena eta Smallfoot ikusteko aukera egongo da. 3 klubak 24 sarrera bikoitz zozkatu ditu zozketan izena eman duten kideen artean, aurretik adostutako zinema-areto batean ikusteko. Zorionak irabazleei!

Filmaren sinopsia

Smallfootek norabide berri bat emango dio mito bati. Yeti gazte eta bizkor batek ustez existitzen ez zen zerbait aurkituko du: gizaki bat. Gizakiaren inguruko albiste horren zirrara sortuko du yetien komunitate xumean; izan ere, pentsatzen hasiko dira beraien herrixka elurtutik harago zer gehiago existi daitekeen. Adiskidetasunari, aurkikuntzaren balioari eta pozari lotutako istorio berri bat da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Irabazleen zerrenda:

  • 3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.

    0:22

    3 Kluba

    3 Klubean topera!

    Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!