Parte hartzeko azken eguna:2022/01/13
Urtarrilaren 14an estreinatuko da filma, eta aurretik adostutako zinema-areto batean ikusteko 14 sarrera bikoitz zozkatu ditugu 3 klubeko bazkideen artean. Zorionak irabazleei!
Ilargirantz filma Zineuskadiren Zinema Euskaraz ekimenaren eskutik iritsiko da Euskal Herriko zinema-aretoetara, urtarrilaren 14an.
Bada, zozketan parte hartu duten 3 klubeko 14 kidek bina sarrera eskuratu dituzte hainbat zinema-aretotan filma ikusi ahal izateko. Sarrerek aurretik adostutako zinema-areto batean erabiltzeko balio dute:
- Bilboko GOLEM Alhondigan: urtarrilaren 15ean, 16:30ean
- Bilboko Multicines 7 zinemetan: urtarrilaren 15ean, 17:30ean
- Donostiako Principen: urtarrilaren 15ean, 16:30ean
- Durangoko Zugaza zineman: urtarrilaren 15ean, 17:30ean
- Errenteriako Niessen zinemetan: urtarrilaren 15ean, 16:15ean
- Getxoko Getxo Zinemak zinemetan: urtarrilaren 15ean, 17:30ean
- Iruñeako GOLEM La Morea zinemetan: urtarrilaren 15ean, 16:30ean
Sinopsia
Bahitutako bere arreba txiki Anne erreskatatzeko, Peterrek bidaia magiko bati ekin beharko dio lurralde misteriotsu batean barrena... ilargia!Ilargiko Gizon gaiztoak bahitu du Anne, honek bere lagun kakarraldoari, Zoomeman haunari emaztea bilatzen laguntzen ari zitzaionean. Bere fantasiazko abentura, Larre izartsuan lurreratuko da Peter, eta "lo dagoen" Hareaztatzaile jauna ezagutuko du. Bertan jakingo du Anne non dagoen aurkitzeko modu bakarra Gaueko Maitagarriaren afarira joatea dela, Hodeietak Jauregian. Baina hango mahaian ez dago guztientzako eserlekurik. Eta hala, Naturako bost espirituekin lehiatu beharko du: Erraldoi Ekaiztsua, Txinparta Sorgina, Henry Kazkabar, Robin Zaparrada eta Ama Antzigarra.
Irabazleen zerrenda:
3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.
Egin zaitez 3 klubeko bazkide eta doako sarrerak lortuko dituzu!
3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Antxusek doako sarrera guztiak erabili ditu dagoeneko! Badakizu, egin zaitez 3 klubeko bazkide!
Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!