Parte hartzeko azken eguna:2022/03/16

Asier Uharte Ruiz de las Herasek irabazi du Ibaizabal liburua

Asier Uharte Ruiz de las Herasek irabazi du Ibaizabal liburua

Ostegunero, "3 Ene Kantak" saioko "Atxa mitxa" tartearen inguruko galdera bota diegu 3 klubeko kideei. Galdera zuzen erantzun duten kideen artean Ibaizabal liburua zozkatu dugu. Zorionak irabazleari!

Ostegunetan, "3 Ene Kantak"en arratsaldeko saioan, liburuei zuzendutako "Atxa mitxa" tartea eskaintzen da. Bertan, Urbik eta laguntxoek asteko liburua gomendatzen dute.

3 klubean ere gustuko dugu irakurtzea, eta kideen artean irakurzaletasuna bultzatzeko zozketa antolatu dugu. Horregatik, ostegunero, arratsalde horretako "Atxa mitxa" tartearen inguruko galdera botako dugu, eta zuzen erantzuten guztien artean Ibaizabal liburua zozkatuko dugu.

Pasa den asteko galdera hurrengoa zen: Zein liburu gomendatu dute Urbik eta laguntxoek martxoaren 10eko "Atxa mitxa"n? Galderaren erantzuna "Ez da ahotsik behar" da. Zuzen erantzun duten kideen artean Ibaizabal liburua zozkatu dugu, eta Asier Uharte izan da irabazlea. Galderaren erantzuna martxoaren 10eko arratsaldeko saioan eman zen, eta, dagoeneko, 3 kluba APP-an, webgunean eta nahieranen dago programa osorik.

OHARRA

- Zozketa egin eta hilabeteko epea izango du irabazleak oparia aurretik adostutako EITBren egoitza batean jasotzeko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Irabazleen zerrenda:

  • Asier Uharte Ruz de las Heras
  • 3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.

    0:22

    3 Kluba

    3 Klubean topera!

    Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!