Parte hartzeko azken eguna:2022/05/11
Maiatzaren 13an estreinatuko da filma, eta aurretik adostutako zinema-areto batean ikusteko 12 sarrera bikoitz zozkatu ditugu 3 klubeko bazkideen artean.
"Ama Mu etxera itzuli da" filma Zineuskadiren Zinema Euskaraz ekimenaren eskutik iritsiko da Euskal Herriko zinema-aretoetara, maiatzaren 13an.
Etxaldera zikoina bidaiari bat iristen den egunean, Ama Muri galdera bat datorkio burura: "Non dago benetan nire etxea?" Bele saiatzen da azaltzen besteen belardiak ez direla beti berdeagoak, baina Ama Muk ez dauka argi. Izan ere, batzuetan, galdu egin beharra dago berriro etxerako bidea aurkitzeko
Bada, zozketan parte hartuko duten 3 Klubeko 12 kidek bina sarrera eskuratuko dituzte hainbat zinema-aretotan filma ikusi ahal izateko maiatzaren 14an:
Bilboko GOLEM Alhondiga zinemetan
Donostiako SADE (Principe) zinemetan
Errenteriako Niessen zinemetan
Getxoko Getxo Zinemak zinemetan
Gorbeia Zinemak zinema-aretoan
Iruñeko GOLEM La Morea zinemetan
Oharra: sarrera horietako bat heldu batek erabili beharko du.
3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.
Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 49
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.