Parte hartzeko azken eguna:2022/05/18
Ostegunero, "3 Ene Kantak" saioko "Atxa mitxa" tartearen inguruko galdera bota diegu 3 klubeko kideei. Galdera zuzen erantzun duten kideen artean Ibaizabal liburua zozkatu dugu.
Ostegunetan, "3 Ene Kantak"en arratsaldeko saioan, liburuei zuzendutako "Atxa mitxa" tartea eskaintzen da. Bertan, Urbik eta laguntxoek asteko liburua gomendatzen dute.
3 klubean ere gustuko dugu irakurtzea, eta kideen artean irakurzaletasuna bultzatzeko zozketa antolatu dugu. Horregatik, ostegunero, arratsalde horretako "Atxa mitxa" tartearen inguruko galdera botako dugu, eta zuzen erantzuten guztien artean Ibaizabal liburua zozkatuko dugu.
Aurreko asteko galdera hurrengoa zen: Zein liburu gomendatu dute Urbik eta laguntxoek maiatzeko12ko "Atxa mitxa"n?. Zuzen erantzun duten kideen artean Ibaizabal liburua zozkatu dugu.
OHARRA
- Zozketa egin eta hilabeteko epea izango du irabazleak oparia aurretik adostutako EITBren egoitza batean jasotzeko.
Irabazleen zerrenda:
3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.
Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 49
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.