Parte hartzeko azken eguna:2022/11/09

Ene Kantak taldeko "Emozio Festa" ikuskizunerako sarreren irabazleak

Ene Kantak taldeko

Ene Kantak taldea "Emozio festa" izeneko ikuskizun berri batekin dator. 3 klubetik 10 sarrera banatu ditugu irabazle biren artean.

Ene Kantak taldeak bere ikuskizun berria, "Emozio Festa", aurkeztuko du abenduaren 23an Bilbon, Campos Eliseos antzokian, arratsaldeko 16:00etan eta Iruñan, Baluarten, urtarrilaren 3an eguerdiko 12:30ean.

Zozketan parte hartu duten 3 Klubeko 2 kideek 5 sarrera bakoitzak eskuratu dituzte.

"EMOZIO FESTA"

Eneko eta Nerea eskolara itzuli dira eta abentura berri batean murgilduko dira. Eskolako lehen eguna da eta denak urduri daude: gurasoak, irakasleak, eta nola ez; gure bi lagunak. Askok ez dakite egoera horretan sortzen diren emozioak kudeatzen: beldurra, urduritasuna, poztasuna…

Musikaz, dantzaz eta irriz betetako abentura berri honetan, ikusleak, emozioetan murgilduko dira. Emozio hauek guztiak beharrezkoak dira bizitzan eta hauek nola kudeatu erakusten saiatuko dira Ene Kantak taldeko kideek ikuskizun honetan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Irabazleen zerrenda:

  • IZARO ARIETAARAUNABENA HIDALGO
  • MIKELE LEÓN AGUAYO
  • 3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.

    0:22

    3 Kluba

    3 Klubean topera!

    Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!