Parte hartzeko azken eguna:2023/02/28

Laia Arin Andradek irabazi ditu "Emozio Festa" ikuskizunerako sarrerak

Laia Arin Andradek irabazi ditu

Ene Kantak taldeko "Emozio festa" ikuskizuna Donostiara helduko da martxoan. 3 klubetik 5 sarrera oparitu dizkiogu 3 Klubeko kide den Laia Arin Andraderi.

Ene Kantak taldeak bere ikuskizun berria, "Emozio Festa", aurkeztuko du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, martxoaren 19an arratsaldeko 16:00etan.

5 sarrerako pack bat zozkatu dugu zozketan izena eman duten 3 Klubeko kideen artean. 

Zorionak Laia!

"EMOZIO FESTA"

Eneko eta Nerea eskolara itzuli dira eta abentura berri batean murgilduko dira. Eskolako lehen eguna da eta denak urduri daude: gurasoak, irakasleak, eta nola ez; gure bi lagunak. Askok ez dakite egoera horretan sortzen diren emozioak kudeatzen: beldurra, urduritasuna, poztasuna…

Musikaz, dantzaz eta irriz betetako abentura berri honetan, ikusleak, emozioetan murgilduko dira. Emozio hauek guztiak beharrezkoak dira bizitzan eta hauek nola kudeatu erakusten saiatuko dira Ene Kantak taldeko kideek ikuskizun honetan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Irabazleen zerrenda:

  • LAIA ARIN ANDRADE
  • 3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.

    0:22

    3 Kluba

    3 Klubean topera!

    Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!