Gurasoen txokoa
Zein da Gabon hauetako oparirik arrakastatsuena?
Nintendo DSxl, PS Vita, PSP eta WII kontsolek arrakasta handia izan dute Olentzerori idatzitako eskutitzetan.
Hiru3 komunitatearen bidez umeek Olentzerori idatzitako eskutitzei errepaso bat eman diegu eta ondorio batzuk atera ditugu.
Belaunez belaun, etxeko gaztetxoek Barbie-kin, Nancy-ekin, Nenucos-ekin eta Playmobil-ekin jolastu dute, baina azkenaldian, eta aurtengo gabonetan bereziki, teknologia berriak nagusi izango dira euskal etxeetan.
Nintendo DSxl, PS Vita, PSP eta WII kontsolek arrakasta handia izan dute Olentzerori idatzitako eskutitzetan. Angry Bird bideo-jokoa nagusi izan da aurtengo eskaeretan.
Gero eta joera handiagoa dago ohiko jolasak eta teknologia berrikoak elkartzeko. Hori primeran ikus dezakegu umeen eskutitzetan. Ume berak Playmobilen granja bat, Barby printzesa bat, kontsola bat eta telefono mugikor bat eskatzen baitio Olentzerori.
Baina eskutitz ugari irakurri ostean, harrigarriena da aurten umeek eskatutako tablet kopuru handia. 6 urte baino gehiagoko umeei zuzendutako tablet bereziak dira eta jolasteko eta gauzak deskargatzeko balio dute.