eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

La Caixaren babesarekin

Jarri izenak Hiru3ko lagun berriei!

Izen egokienak proposatzen dituztenek PS2 kontsola bat edota bideo-kamera bat irabazi ahal izango dute. Eta parte hartzeagatik, bakarrik, La Caixaren rubik kubo bat jasoko duzu!

  • Hiru3ko lagun berriak

    Hiru3ko lagun berriak

Azken asteetan hiru lagun berri eta txoritxo bat ikusiko zenituen bai ETB-3n bai eitb.com/hiru3 atarian. Hiru3 komunitatera etorri zaizkigun hiru lagun berriak dira.

Baina oraindik ez daukate izenik, eta horretarako zure laguntza behar dugu: ze izen jarriko zenieke hiru pertsonaia hauei?

Hiru3 - 1 Pertsonaia

Lehenengoa, hiruretan altuena, lasaia da; isila eta pazientzia handienekoa.

 

Hiru3 - Pertsonaia 2

Bigarrena, ausarta, argia eta baikorra da; beti aurkitzen du gauza guztien alde ona.

 

Hiru3 - 3 pertsonaia

Eta hirugarrena etxeko bihurria da, irudimen handikoa. Bazter-nahaslea dela esaten du baten batek.

 

Nola hartu parte

Pentsatu bakoitzari jarriko zeniokeen izena eta sartu Hiru3 atariko Izenen Lehiaketaren orrian. Ondoren, sartu zure datuak, baita Hiru3 komunitateko zenbakia ere. Izan ere, lehiaketa hau Hiru3ko kideak zaretenontzako bakarrik izango da. Irailaren 12a arte daukazue izenak proposatzeko aukera.

Opariak eta sariak

Izenik aproposenak ematen dizkiguten bazkideei PS2 kontsola bat eta ODYS MC-A8 markako bi bideo-kamera oparituko dizkiegu. Lehiaketan irabazlerik egongo ez balitz, parte hartzaile guztien artean zozkatuko dira opari hauek.

Baina parte hartuko duzuen guzti guztiok izango duzue opariren bat. Izan ere, La Caixa-k rubik kubo berezia oparituko dizue parte hartzeagatik bakarrik. Datuak bete ondoren, azalduko zaizuen mezuan klik eginda, oparia jasotzerakoan La Caixako bulegoan erakutsi behar den orria eskuratu ahal izango duzue.