eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Lehiaketa

Bukatu da izenen lehiaketan parte hartzeko epea!

Pertsonaien izenak eta lehiaketako irabazleak igandean ospatuko den Hiru3 Jaian jakinaraziko dira. Eta bertan banatuko dira sariak: Play Station bat eta bi bideo-kamera. Mila esker parte hartzaileei!

  • Hiru3ko pertsonaiak

    Hiru3ko pertsonaiak

Amaitu da Hiru3 komunitateko pertsonaia berrien izenak proposatzeko lehiaketan parte hartzeko epea. Proposamen ugari jaso ditugu. Denak oso interesgarriak eta igandean, Hiru3 Jaian, emango dugu azken erabakiaren berri.

Hiru3 Jaian jakingo dugu zein izen jarriko diegun hiru lagun berriei eta baita ere izen horiek proposatu zituen lehiaketako irabazlea nor den. Irabazleak Play Station kontsola bat irabaziko du.

Horrez gainera, beste bi sari ere emango dira. Parte hartzaile guztien artean bi bideo-kamera zozkatuko dira eta bertan emango dira sariak.

Hori guztia eta askoz gehiago izango da irailaren 15ean, igande honetan, EITBren Bilboko egoitzan, Hiru3 Jaian. Anima zaitezte!