eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

EITBren Bilboko egoitzan

Hiru3 Jaia heldu da!

EITBk Bilbon duen egoitzara jende ugari hurbildu da Hiru3 Jaia ospatzeko! Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior pailazoak bertan ditugu gerturatzen diren haur guztiei ongi-etorria eginez.

  • Hiru3 Jaia

    Hiru3 Jaia 2013

Hiru3 Jaia, EITBko haurren komunitatearen egun handia, heldu da Bilbora. Jolasak, dantzak eta dibertsio ugari izango da egunean zehar, eta, nola ez, baita haurrek hain gustuko dituzten Doraemon, Shin Chan eta Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior pailazoak. Hiru3 pertsonaia berriei izena emateko lehiaketako irabazleak ere bertan jakinaraziko dira.

EITBk Bilbon duen egoitzan izango da aurten haurren festa. Kanpoaldean puzgarriak, freskagarriak eta Kalitatea markako oilasko erreak jateko aukera izango da.

Marrazki bizidunak eta pailazoak

Egoitza barruan izango dira jaiko ekitaldi nagusiak. Alde batetik, Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior pailazoak bertan izango ditugu gerturatzen diren haur guztiei ongi-etorria eginez. Horrekin batera, Shin Chan, Doraemon eta Nobita marrazki bizidunetako pertsonaiekin argazkiak ateratzeko aukera ere izango da. Argazki saio ugari izango dira gaur eta horiek guztiak Hiru3 komunitatearen atarian ikusi ahal izango dira ondoren.

Bideo-jokoekin jolasteko gune bat, izarrak nolakoak diren ikasteko platerioa eta Erdizka Lauetan taldeak eskainitako dantzaldia ere Hiru3 Jaiko ekitaldietako beste batzuk izango dira.

EITB barrutik

EITBren egoitza handia barrutik ezagutzeko aukera ere dago; bisita gidatuak egingo dira telebista baten "tripak" nolakoak diren ikusteko. Eta horrez gainera, Oihan Vega esataria ezagutu eta Gaztea Irratian nola lan egiten den ikusi ahal izango da.

 

10:00etatik 15:00etara, zatoz EITBren Bilboko egoitzara!