eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Hiru3 Jaia

Hiru3 komunitateko pertsonaiek badute izena!

EITBren Bilboko egoitzan egin den Hiru3 Jaian jakinarazi da pertsonaiak Bat, Bi eta Hiru izena izango dutela aurrerantzean. Izenak proposatzeko lehiaketan Nora Gurrutxaga izan da garaile.

1:25

Hiru3 Jaia, EITBko haurren komunitatearen egun handia, hartu du EITBren Bilboko egoitzak.  Jende ugari hurbildu da eta giro oso ona egon da. Jolasak, dantzak eta dibertsio ugari izan da egunean zehar, eta, nola ez, baita haurrek hain gustuko dituzten Doraemon, Shin Chan eta Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior pailazoak.

Marrazki bizidunak eta pailazoak

Egoitza barruan izan dira jaiko ekitaldi nagusiak. Alde batetik, Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior pailazoak bertan izan ditugu gerturatu diren haur guztiei ongi-etorria eginez. Horrekin batera, Shin Chan, Doraemon eta Nobita marrazki bizidunetako pertsonaiekin argazkiak ateratzeko aukera izan da. Argazki saio ugari izan dira gaur eta horiek guztiak Hiru3 komunitatearen atarian ikusi ahal izango dira ondoren.

Pertsonaia berrien izenak proposatzeko lehiaketa

Hiru3ko pertsonaia berriek badaukate izena dagoeneko. Lehiaketa bat egin da hiru3ren webean ETB3n azken aldian ikusten genituen hiru pertsonaiei izena emateko. Hiru3ko bazkide diren haurrek euren proposamenak egin dituzte azken asteetan eta azkenean hartu da erabakia. Pertsonaiek Bat, Bi eta Hiru izango dute izena. Eta lehiaketako irabazlea Nora Gurrutxaga Juaristi azkoitiarra da. Berak proposatutako izenak aukeratu dira pertsonaientzako eta, beraz, PS2 kontsola berak irabazi du. Horrez gainera, parte hartu duten haurren artean bi bideo-kamera zozkatu dira. Irabazleak Auritz Ugaldea eta Gotzon Gandarias izan dira.

Skastiren bideoklipa

Skasti taldeak 'Hiruan nago ni' abestia egin du Hiru3 komunitatearentzat, eta bideoklipa Jaian bertan estreinatu da.