eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ARGAZKI LEHIAKETA

Inauterietako argazki lehiaketa, Hiru3n

Hiru3 komunitateko kide bazara, ez galdu inauterietako argazki lehiaketan parte hartzeko aukera. Argazkiak hiru3@eitb.com helbidera bidali behar dira, martxoaren 16ra bitartean.

Inauteriak heltzear dira! Urtero bezala, egun batez pailazo, cowboy, printzesa edo pirata bihurtzeko aukera paregabea izango duzu. Hiru3n zuen mozorroak ikusteko irrikan gaude, eta horregatik, Hiru3 komunitateko kide bazara (eta ez baldin bazara, hona hemen bertara harpidetzeko inprimakia PDF formatuan), ez galdu inauterietako argazki lehiaketan parte hartzeko aukera.

Bidali zure argazkirik onena(k) hiru3@eitb.com helbidera! Eta ez ahaztu honako hau kontuan izatea: argazkia(k) Hiru3 atarian zein EiTB Taldeko gainontzeko euskarrietan erakusteko, zure gurasoen baimena behar dugu! Horretarako, albisteari erantsita (ezkerreko aldean) aurkituko duzun inprimakia betetzea eta posta arruntez edo posta elektroniko bidez bidaltzea nahikoa izango da.

Argazkiak bidaltzeko epea martxoaren 16ra arte egongo da irekita, eta irabazleak egundoko saria eramango du etxera. Zuen argazkien zain gaude!