eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ARGAZKI LEHIAKETA

Gurasoekin asteburu batez gozatu, Hiru3ren eskutik

Hiru3k inauterietako argazki lehiaketa antolatu du. Parte hartu eta bi heldu eta bi umerentzako asteburu bateko egonaldia irabazteko aukera izango duzu. Argazkiak bidaltzeko epea martxoaren 16ra arte egongo da irekita.

0:10

Hiru3k inauterietako argazki lehiaketa jarri du abian, umeei zuzenduta. Egunotan heroiek, rock-kantariek, sorginek eta bestelako pertsonaia bereziek Euskadiko kaleak hartu dituzte, herri eta hiriei kolore eta ukitu berezia emanez. Bidali zure argazkia(k), mozorrotuta, martxoaren 16ra bitartean, eta sari bikaina irabazteko parada izango duzu.

Ezin duzu Hiru3ko inauterietako argazki lehiaketan parte hartzeko aukera galdu! Zure argazkiak telebistan eta eitb.com/hiru3 atarian ikusi ahalko dituzu! Gainera, irabazleak bi heldu eta bi umerentzako asteburu bateko egonaldiaz (ostiral eta larunbat gauak) gozatuko du, 2014ko behe-denboraldian, Eroski Bidaiak etxearen eskutik.

Zeren zain zaude? Aukeratu zure argazkirik onena(k) eta bidali hiru3@eitb.com helbidera. Eta ez ahaztu honako hau kontuan izatea: Hiru3 atarian zein EiTB Taldeko gainerako euskarrietan erakusteko, zure gurasoen baimena behar dugu! Horretarako, albisteari erantsita (ezkerreko aldean) aurkituko duzun inprimakia betetzea eta posta arruntez edo posta elektroniko bidez bidaltzea nahikoa izango da.

Argazkiak bidaltzeko epea martxoaren 16ra arte egongo da irekita. Ez bazara Hiru3 komunitateko kide, bete PDF formatuan duzun harpidetzeko inprimakia eta bidali egiguzu, argazkiarekin batera. Zorte on!

Eroski Bidaiak logo