eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Apirilaren 23an

Hiru3k 'Bokatonada'ra gonbidatzen zaitu!

David de Jorge sukaldariak eta Aimar San Miguel 'Masterchef Junior' saioko lehiakideak hiru ogitarteko osasungarri, ezberdin eta dibertigarri egiten erakutsiko dute.

Apirilaren 23an zatoz ETB2ko 'Robin Food' saioak eta Bilboko Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteak Plaza Barrian antolatu duten 'Bokatonada'ra! Orain modan dauden beste merienda batzuen aurrean, betiko merienda sustatzeko ekitaldia izango da, eta 14 urtera arteko neska-mutilei zuzenduta dago. Hitzordua 17:00etatik 19:00etara izango da.

David de Jorge sukaldariak eta Aimar San Miguel 'Masterchef Junior' saioko lehiakideak hiru ogitarteko osasungarri, ezberdin eta dibertigarri egiten erakutsiko dute. David de Jorgek sortutako bokatak izango dira.

Gustu guztietarako bokatak egongo dira: lehenengoa, Philadelphia krema, urdaiazpiko egosiarekin eta Pamplona txorizoarekin; bigarrena, Nocilla platano-xerrarekin; eta hirugarrena, patea mortadela olibadunarekin.

Bokatak egiteko osagaiak Erriberako Merkatuak jarriko ditu, eta ogia, berriz, Bizkarra okindegi sareak. Ekitaldia hasi aurretik, parte-hartzaile bakoitzari osagaiak banatuko dizkiote, eta lekua hartuko du mahaietan. Bertan, David de Jorgeren azalpenak jasoko dituzte bokata egiteko. Horrez gain, ogitarteko bakoitza identifikatzeko hiru txartel emango dizkiete lehiakideei, eta horiek jan ondoren, gustukoenaren aldeko botoa emango dute. Bozketa horretatik aterako da 'Robin Food' ogitartekoa.

Photocall bat ere egongo da, eta argazki guztiak Hiru3n jarriko ditugu ikusgai.