eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

PortAventurarako kupoia

PortAventurara joateko kupoia urtebetetzeko opari gisa

A.A.

Urtebetetze ospakizuna gustagarriagoa egiten lagunduko dizuen PortAventurara joateko kupoia, Hiru3 eta "la Caixa"ren eskutik

Aste honetan Hiru3ko kide guztiok zuen urtebetetzea ospatzen lagunduko dizuen mezua jaso duzue zuen helbide elektronikoetan; hain zuzen ere, PortAventurara joateko sarrera batengatik truka daitekeen kupoia.

Zorion-gutunean agertzen den bezala, kupoi horrekin gehi Izar Libretarekin batera gertuen duzuen "la Caixa" bulegora joan behar duzue. Izar Libretarik ez izatekotan, bertan ireki ahalko duzue bat 5 euroko gutxieneko diru-sarrera eginda. Bulegoan sarreraren baliokidea den ziurtagiria emango dizuete, eta horixe aurkeztu beharko duzue PortAventurako leihatilan (Izar Libretarekin batera) bertan, egun zoragarria igarotzeko.

Gure asmoa urtean zehar beste opari batzuekin bidalketa gehiago egitea da; beraz, adi egon zaitezte!!

Oparia duen mezurik jaso ez baduzue, jarri gurekin harremanetan telefono honen bidez 94 656 31 22 edota idatzi hiru3@eitb.com helbidera, eta zuen datuak egiaztatuko ditugu, gerta baitaiteke gure datu-baseetan gordeta ditugun helbideak zuzenak ez izatea edota eguneratu gabe egotea.