eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Bokatonada

'Bokatonada'k egundoko arrakasta lortu du

David de Jorge sukaldariaren eta Aimar San Miguel 'Masterchef Junior' saioko lehiakidearen eskutik, umeek hiru ogitarteko osasuntsu, ezberdin eta dibertigarri egiten ikasi dute.

  • Aimar San Miguel eta David de Jorge

    Aimar San Miguel eta David de Jorge

ETB2ko 'Robin Food' saioak eta Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteak Bilboko Plaza Barrian antolatu duten 'Bokatonada'k egundoko arrakasta lortu du. 14 urtera arteko ehunka neska-mutilek hartu dute parte ekimenean. 'Bokatonada'ren helburu nagusia orain modan dauden beste merienda batzuen aurrean betiko merienda sustatzea da.

David de Jorgek eta Aimar San Miguelek ('Masterchef Junior' saioko lehiakidea) bertaratu direnei hiru ogitarteko osasungarri, ezberdin eta dibertigarri egiten erakutsi diete. David de Jorgek sortutako bokatak dira horiek. Jon Gomezek aurkeztu du ekitaldia.

Parte-hartzaileek hiru bokata prestatu dituzte: lehenengoa, gazta, urdaiazpiko egosiarekin eta Pamplona txorizoarekin; bigarrena, patea mortadela olibadunarekin; eta hirugarrena, Nocilla platano-xerrarekin. Horietako bakoitza probatu ostean, gaztetxoek gustukoen duten ogitartekoa aukeratu dute. Hirugarren bokata suertatu da garaile, eta 'Robin Food' ogitarteko izendatu dute. Bokatak egiteko osagaiak Erriberako Merkatuak jarri ditu, eta ogia, berriz, Bizkarra okindegi sareak. Aipatzekoa da, halaber, 500 ogitarteko baino gehiago egin direla, eta giro ona izan dela jaun eta jabe arratsalde osoan zehar.

Hiru3 ere ekitaldian egon da, eta neska-mutilek gure photocallean argazkiak ateratzeko parada izan dute. Horrez gainera, Komunitateko kide egiteko aukera ere izan dute. Zuk ere Hiru3 Komunitateko kide izan nahi baduzu, eskatu gurasoei inprimaki hau betetzeko.