eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Zozketa

Ibaizabaleko liburuen zozketa egingo dugu Hiru3ko kideen artean

Ibaizabal argitaletxearen eskutik, liburu bat zozkatuko dugu urtarrilean, otsailean, martxoan eta apirilean urteak bete dituztenen artean.

Hiru3 Komunitateko kideak zorioneko zaudete! Izan ere, Ibaizabal argitaletxearen eskutik, hurrengo egunotan liburuak zozkatuko ditugu urtarrilean, otsailean, martxoan eta apirilean urteak bete dituzuenen artean. Hilabete bakoitzeko irabazle bat egongo da, eta adinaren araberako liburu bat jasoko du. Eta hemendik aurrera, hilero egingo ditugu zozketak, guztiok liburu bat irabazteko aukera izan dezazuen.

Hona hemen zozkatuko diren liburuen zerrenda:

- Ikusi-makusi zein ikusten duzu? (1-2 urte)

- Kroko eta lagunak (3-4 urte)

- Abentura handia (5-6 urte)

- Urretxindorra (7-8 urte)

- Veneziako misterioa (9-10 urte)

- Heriovilleko sekretua (11-12 urte)

- Hildakoen eremuan (13-14 urte)

Zorte on zozketan! Irabazleen izenak webgune honetan bertan argitaratuko ditugu.

Eta ez ahaztu aldiro-aldiro Hiru3 ataria bisitatzeaz gure ekimenen berri izateko.