3kluba
'BOKATANADA'KO ARGAZKIAK
Badaude ikusgai 'Bokatonada'ko argazki guztiak!
Bilboko 'Bokatanada'n ateratako argazki guztiak ikus ditzakezue. Ekitaldiak arrakasta handia izan zuen, eta orotara 500 ogitarteko baino gehiago prestatu ziren.
Apirilaren 23an Bilbon egin zen 'Bokatonada'n parte hartu bazenuten, ez galdu ekitaldiko argazki guztiak ikusteko aukera! David de Jorge sukaldari ezagunaren eta Aimar San Miguel 'Masterchef Junior' saioko lehiakidearen eskutik, hiru ogitarteko desberdin prestatzen ikasi zenuten Plaza Barrira bertaratu zinetenok; arratsalde ahaztezina izan zen, ezbairik gabe.
Ogitartekoak prestatzen zenituzten bitartean ateratako argazkiez gain, Hiru3ko Photocallean egin zenituzten argazki dibertigarriak ere ikusi ahalko dituzue.
Ekitaldiko argazkiak: 1. galeria / 2. galeria
Photocalleko argazkiak: 1. galeria / 2. galeria