eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

UDAKO ARGAZKI LEHIAKETA

Udako oporretako argazki lehiaketa, Hiru3n

hiru3

Hiru3 komunitateko kide bazara, ez galdu udako argazki-lehiaketan parte hartzeko aukera. Argazkiak hiru3@eitb.com helbidera bidali behar dira, abuztuaren 31ra bitartean.

  • Udako argazki-lehiaketa 2014

    Udako argazki-lehiaketa 2014

Uda heltzeko zorian dago! Ia iritsi da oporrez gozatzen hasteko garaia! Urtero legez, hondartzara, igerilekura edo mendira joateko aukera paregabea izango duzue, familiarekin zein lagunekin, gure inguruko txokoetan edota atzerrikoetan.

Ohi denez, Hiru3 komunitatetik uda-garaiko zuen argazkirik onenak, dibertigarrienak, politenak ikustea gustatuko litzaiguke, ziur baikaude asko eta asko aterako dituzuela; horregatik, Hiru3 komunitateko kide bazara (eta ez baldin bazara, hona hemen bertara harpidetzeko inprimakia PDF formatuan), ez galdu udako argazki-lehiaketan parte hartzeko aukera.

Bidali zure argazkirik gustukoena(k) hiru3@eitb.com helbidera! Eta ez ahaztu honako hau kontuan izatea: argazkia(k) Hiru3 atarian zein EiTB Taldeko gainontzeko euskarrietan erakusteko, zure gurasoen baimena behar dugu! Horretarako, albisteari erantsita (ezkerreko aldean) aurkituko duzun inprimakia betetzea eta posta arruntez edo posta elektroniko bidez bidaltzea nahikoa izango da.

Argazkiak bidaltzeko epea abuztuaren 31ra arte egongo da irekita, eta irabazleak egundoko saria eramango du etxera. Zuen argazkien zain gaude!

Orain arte jaso ditugun argazkiak ikusteko, sartu argazki-galeria honetan!!