3kluba
Zozketa
Ibaizabaleko liburuak zozkatzen ari gara Hiru3ko kideen artean
HIRU3
Ibaizabal argitaletxearen eskutik, Hiru3 komunitateak liburu bat zozkatzen du hilero, hile horretan urteak bete dituzten komunitateko kideen artean.
Hiru3 Komunitateko kideak zorioneko zaudete! Izan ere, Ibaizabal argitaletxearen eskutik, liburuak zozkatzen ditugu hilero, hile bakoitzean urteak betetzen dituzuen kideen artean. Hilabete bakoitzeko irabazle bat dago, eta adinaren araberako liburu bat jasotzen du. Behin zozketa eginda, irabazlearekin jartzen gara harremanetan, liburua jasotzeko era berarekin zehazteko asmoz.
Hona hemen zozkatzen ari garen liburuen zerrenda:
- Ikusi-makusi zein ikusten duzu? (1-2 urte)
- Kroko eta lagunak (3-4 urte)
- Abentura handia (5-6 urte)
- Urretxindorra (7-8 urte)
- Veneziako misterioa (9-10 urte)
- Heriovilleko sekretua (11-12 urte)
- Hildakoen eremuan (13-14 urte)
Zorte on zozketan! Irabazleen izenak webgune honetan bertan argitaratzen ditugu.
Eta ez ahaztu aldiro-aldiro Hiru3 ataria bisitatzeaz, gure ekimenen berri izateko.