eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

2014/09/18

17:00

3kluba

ARGAZKI-LEHIAKETA

Baditugu Hiru3ko udako argazki-lehiaketako garaileak

ERREDAKZIOA

Markel eta Alazne Echaide Rodriguez izan dira saridunak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Markel eta Alazne Echaide Rodriguezek irabazi dute gazteentzako Hiru3 webguneak uda honetan antolatu duen argazki-lehiaketa. Saria EiTBren produktu sorta bat izan da: Eragon filma euskaraz, Goazen CDa, boligrafo batzuk, eta liburu bat ume bakoitzarentzako, Ibaizabal argitaletxearen eskutik (Abentura handia eta Kroko eta bere lagunak).

Argazki oso dibertigarriak jaso ditugu, eta beraietan haurrak igerilekuan, mendian, lagunekin afaltzen, eta beste hainbat egoeratan azaltzen dira. Guztietan nabari da etxeko txikienek primeran igaro dutela oporraldia, gure webgunean ikus dezakezuenez.

Uda bukatzen ari da eta klaseak hasiberri dira; alabaina, itzulera horren gogorra izan ez dadin, Hiru3 komunitateak jai handi bat antolatu du igande honetarako (irailak 21).

Hitzordua EiTBren Bilboko egoitzan da, 10:00etatik 16:00ak arte, eta ekintza anitz egongo da; besteak beste, puzgarriak marrazki-lehiaketak, telebistako pertsonaiekin (Doraemon, Nobita eta Shin Chanekin) argazkiak ateratzeko aukera, Tor magoaren ikuskizuna, Gazteako Oihan Vega esatearekin irrati-tailerra, EiTBren egoitzara bisita gidatua, oilasko-dastatzea, karting gunea, bideojokoak...

Txikienak gozaraziko dituzten eta galdu ezin dituzuen hainbat eta hainbat jarduera.

Guztion zain egongo gara!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea: