eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Hiru Jaia 2014

Ehunka ume bertaratu ziren Hiru3 Jaira

Erredakzioa

EiTBren haurren klubak urtero antolatzen duen jaia Bilboko egoitzan egin zen

Hiru3 haurren klubak igandean, irailaren 21ean, ospatu zuen urtero egiten duen jaia, EiTBk Bilbon duen egoitzan, hain zuzen ere. Goiz guztian zehar ehunka izan ziren hitzordura hurbildu ziren umeak, eta prestatuta zeuden hainbat jardueratan parte hartzeko aukera izan zuten.

Umeetako zenbaitek puzgarrietan saltoka ibiltzea erabaki zuten; ausartago azaldu zirenak, bitartean, kart bat gidatzea hautatu zuten. Marrazteko aukera ere izan zuten, baita aurpegia margo ziezaieten ere. Hori bai, ia guztiek aprobetxatu zuten Shin Chan, Doraemon eta Nobitarekin batera argazkiak ateratzeko parada.

Haur ugari animatu zen EiTB barrutik ezagutzera, goiz osoan martxan ibili ziren bisita gidatuen bidez. Irrati-esatari lanak egitera animatu zenik ere egon zen, Oihan Vega Gazteako esatariaren laguntzarekin.

Horrez gain, Tor magoaren emanaldiak ikusle anitz batu zituen Multibox gunean. Txikienek magia ikuskizunean esku hartu zuten, eurak izanik protagonista nagusiak. Aipatu ikuskizunaren aurretik zein ondoren asko izan ziren bideo-jokoen txokora urreratu zirenak, bakoitzaren trebezia erakusteko asmoz.

Galdutako indarrak berreskuratzeko, oilasko errearen dastatzea egon zen. Oilaskoa saltzetik eskuratutako dirua Cáritas elkarteari bideratu zaio.

Esteka honetan ikus dezakezue Hiru3 Jaiko argazkiak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea