eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Euskararen aldeko ospakizuna

EiTB Kilometroak jaian izango da

Hiru3

EiTB taldeak euskararen aldeko hitzordu garrantzitsu horrekin bat egingo du, han gertatzen direnen berri bertatik bertara emateko

Igande honetan, urriaren 5ean, Gipuzkoako ikastolen aldeko festa (Kilometroak) ospatuko da Orion, "Erria txikota" leloari helduta.

Ekintzaz betetako eguna izango da, etxeko txikienei, gaztetxoei zein adin guztietako pertsonei zuzendutako eskaintza kultural paregabea prestatu baitute antolatzaileek.

Gainera, festa-giroa guneetara mugatzeaz haratago, Orioko Herri Ikastolak eskaintza ibiltaria indartu nahi izan du, jaia herri guztira hedatuta. Oholtza gainekoek ere ez dute orain arte izandako arrakasta galduko, eta euskal musika-taldeek txoko garrantzitsua izango dute egitarauan:

Ikastolako gunean: Xabier Arostegi disko-jartzailea, Bi Bala eta Gozategi
San Martin gunean: Skasti, Enkore eta Anje Duhalde
Arromendi kanpinean: Perlak eta Etxepare Rap
Aupistape gunean:Tania de Sousa eta Esne Beltza
Mendibeltzen: Triki Ta Ke, Willis Drummond eta Zea Mays

EiTB taldeak hitzordu horrekin bat egingo du; horrela, jaialdian jarritako guneetatik emango dute berri EiTBko irratiek. Horrez gain, ETBko albistegiak ere bertan izango dira topaketa horretan jazotzen den guztia kontatzeko.

Hiru3 komunitatetik ere festa horri gure bultzada eman nahi diogu, eta bertara joatera animatzen zaituztegu.