eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

AURRESTREINALDIA

Aurrestreinaldi baterako gonbidapenak ditugu!

hiru3

Dixie eta matxinada zonbia pelikula ikusteko 100 gonbidapen ditugu bazkideen artean banatzeko.

  • "Dixie eta matxinada zonbia" filmaren kartela

    "Dixie eta matxinada zonbia" filmaren kartela

Kaixo, laguntxook!!

Albiste pozgarriekin gatozkizue, baina azkar-azkar ibili beharko duzue oraingo honetan.

Larunbatean, azaroaren 1ean, Halloween garaiarekin bat egin nahirik, film ikaragarria estreinatuko dugu Bilboko Alondegian (Arrikibar plaza, 4), 16:30ean: Dixie eta matxinada zonbia, hain zuzen ere.

Estreinaldi mundial hori dela-eta hainbat sarrera ditugu banatzeko bazkideon artean, 100 guztira. Sarrerak lortu nahi badituzue, egin behar duzuen gauza bakarra zera da: hiru3@eitb.com helbide elektronikora idatzi eta adierazi zenbat sarrera nahi dituzuen (gehienez lau eskatu ahalko dira bazkide bakoitzeko). Mezuak jaso ahala banatuko ditugu sarrerak.

Mezu horretan bertan, bazkidearen izena, bazkide-zenbakia, berarekin batera joango diren lagunen izena eta harremanetarako helbide elektronikoa ere zehaztu beharko dira. Sarreren irabazleek baieztapen mezua jasoko dute.

Mezuak jasotzeko epea ostiralean, 9:00etan, bukatuko da, aurretik sarrerak agortu ez bazaizkigu.

Oraindik bazkide ez direnentzat, hemen duzue bazkide egiteko bete eta bidali behar diguzuen inprimakia.

Zorte on!!