eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

SARREREN ZOZKETA

'Stand by Me Doraemon' pelikula ikusteko sarrerak zozkatu ditugu!

Hiru3ko kideen artean Multibox aretoan egingo den aurrestreinaldirako sarrerak zozkatu ditugu.

  • 'Stand by Me Doraemon' filmaren kartela

    Filmaren kartela

Gabonetan, abenduaren 19tik aurrera, 'Stand by Me Doraemon' pelikula berria izango da ikusgai Euskadiko zinema-aretoetan. Hiru3 komunitateko kide bazara, egun batzuk lehenago, hilaren 13an, Doraemon katu kosmikoaren eta Nobitaren abentura zirraragarriez gozatzeko aukera paregabea izango duzu. Izan ere, EiTBren Bilboko egoitzako Multibox aretoak filmaren aurrestreinaldia hartuko du, eta kideen artean sarrerak zozkatu ditugu! Filma euskara hutsean eskainiko dugu, 12:00etan.

Irabazle bakoitzak lau sarrera jasoko ditu, eta derrigorrezkoa izango da zuekin heldu bat etortzea. Jakina, etortzen zaretenontzat sorpresa bereziak prestatu ditugu, eta ez duzue aspertzeko betarik izango. Irabazleen artean zure izena ikusten baduzu, bidal iezaguzu mezu bat hiru3@eitb.eus helbidera, zenbat lagun etorriko zareten azalduz.

Eta gogoratu, oraindik Hiru3ko kide ez bazara, bete eta bidal iezaguzu inprimaki hau. Erraza baino errazagoa da!