eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

2014/11/27

16:39

3kluba

ZINEMA, EUSKARAZ

Euskarazko filmak ikusteko aukera, Zinegabonak ekimenaren eskutik

EiTBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan lau film eskainiko dira Gabonetan, eta Euskal Herriko zenbait zinema-aretotan euskarazko filmak ikusteko aukera ere izango da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

EiTBk eta Zineuskadik Zinegabonak deritzon ekimena jarriko dute martxan Gabonetan, umeek euskarazko zinemaz goza dezaten. Hala, EiTBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan lau film eskainiko dira, abenduaren 22tik 26ra bitartean (25ean izan ezik). Astelehenean, asteazkenean eta ostiralean emanaldiak goizez izango dira, 11:00etan, eta asteartean, aldiz, arratsaldez, 16:30ean, goizean Olentzero egongo baita EiTBren Bilboko egoitzan.

Emanaldi horietako bakoitzera joateko 300 sarrera zozkatuko ditu EiTBren Hiru3 Komunitateak kideen artean, eta irabazle bakoitzak lau sarrera lortuko ditu gehienez (derrigorrezkoa izango da gutxienez heldu batekin etortzea). Izena emateko epea abenduaren 17ra bitartean egongo da irekita. Horretarako, klikatu pelikula bakoitzaren izenburuaren gainean (Hiru3ko kide ez direnek inprimaki hau bete eta bidali beharko dute):

- Abenduak 22: 'Zigortzaileak'

- Abenduak 23: 'Aita zonbia naiz'

- Abenduak 24: 'Olentzero eta iratxoen jauntxoa'

- Abenduak 26: 'Zipi eta Zape eta kanikaren kluba'

Aipatutako filmez gain, asteburu bitan, abenduaren 27an eta 28an eta urtarrilaren 3an eta 4an, Euskal Herriko zenbait zinema-aretotan euskarazko filmak ikusteko aukera ere izango da, euro baten truke. Hauek dira eskainiko diren pelikulak: 'Maya erlea', 'Dragoi bola', 'Jelly T',¿'Ernest & Celestine', 'Blackie & Canuto', 'Dinosaurioen artean', 'Doraemon eta Nobita Holmes etorkizuneko museo harrigarrian', 'Freddy Igeldegi' eta 'Gazte harrigarria, T.S. Spivet'.

Golem Alh¿gaBilbao (Bilbo), Pr¿ipe (Donostia), Florida (Gasteiz), Golem Baiona (Iru¿ eta Cin¿ Itsas Mendi - La Corderie (Urru¿zinema-aretoek hartuko dute parte ekimenean. Emanaldi guztiak goizeko 11etan hasiko dira. Informazio gehiago, albisteari erantsitako dokumentuan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea: