eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

SARRERAK, DOAN

'Stand by Me Doraemon' pelikula ikusteko sarrera gehiago dauzkagu!

Multibox aretoan egingo den aurrestreinaldirako sarrera gehiago ditugu zozkatzeko.

'Stand by Me Doraemon' pelikula EiTBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan aurrestreinatuko dugu, eta zuen artean banatzeko sarrera gehiago ditugu! Hitzordua abenduaren 13an izango da, 12:00etan.

Filma ikusteko sarrerak nahi badituzu, bidali mezu bat hiru3@eitb.eus helbidera; mezu horretan esaguzu zenbat sarrera nahi dituzun eta nork erabiliko dituen. Sarrerak lortu dituztenen zerrenda hilaren 11n argitaratuko dugu. Irabazle bakoitzak lau sarrera jasoko ditu gehienez, eta derrigorrezkoa izango da gutxienez heldu bat etortzea.

Eta, gogoratu, oraindik Hiru3 Komunitateko kide ez bazara, bete eta bidal iezaguzu inprimaki hau. Erraza baino errazagoa da!