eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ZOZKETA

Donostiako Gabonetako Parkera joateko sarrerak zozkatu ditugu!

Abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra (abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean izan ezik) egongo da irekita Donostiako Gabonetako Parkea.

Donostiako Haurren Gabonetako Parkera joan ahal izateko 15 sarrera bikoitz zozkatu ditugu Hiru3ko kideen artean! Egin klik hemen irabazleen zerrenda ikusteko.

Hori gutxi balitz, sarreran euro bateko deskontua egingo dizuete Hiru3ko kide guztiei.

Hitzordua Kursaal jauregian izango da, abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra bitartean (abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean izan ezik). Parkea goizez (10:30etik 13:30era) zein arratsaldez (16:00etatik 19:30era) egongo da irekita.

Gominga, ludoteka, eskulanak, bideojokoak… Donostiako Gabonetako Parkean ez duzu aspertzeko betarik izango!

Informazio gehiago behar izanez gero, sartu http://www.pindonostia.eu helbidean.