eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Zozketa

2015ean ere, Ibaizabaleko liburuak jaso ahalko dituzue Hiru3ko kideek

HIRU3

Ibaizabal argitaletxearen eskutik, Hiru3 komunitateak liburu bat zozkatuko du hilero, hile horretan urteak bete dituzten komunitateko kideen artean.

  • Ibaizabal argitaletxearen liburuak

    Ibaizabal argitaletxearen liburuak

Hiru3 Komunitateko kideak zorioneko zaudete! Izan ere, Ibaizabal argitaletxearen eskutik, liburuak zozkatuko ditugu hilero, hile bakoitzean urteak bete dituzuen kideen artean. Hilabete bakoitzeko irabazle bat egongo da, eta adinaren araberako liburu bat jasoko du. Behin zozketa eginda, irabazlearekin harremanetan jarriko gara, liburua jasotzeko era berarekin zehazteko asmoz.

Hona hemen aurten zozkatuko ditugun liburuen zerrenda:

- Kuku, Leontzio! (1-2 urte)

- Katalin eta animalien liburu handia (3-4 urte)

- Gutun bat Lily... adarbakarrarentzat (5-6 urte)

- Basoko Loti ederra (7-8 urte)

- Bizikleta lapurtu didate (9-10 urte)

- Zonbi Parkean harrapatuta (11-12 urte)

- Hildakoen eremuan (13-14 urte)

Zorte on zozketan! Irabazleen izenak webgune honetan bertan argitaratuko ditugu.

Eta ez ahaztu tarteka-marteka Hiru3 ataria bisitatzea, gure ekimenen berri izateko.