eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Hiru3ren eskutik

Sarrerak zozkatuko ditugu Disney Live! Mickey's Music Festival-erako

Familia osoarekin gozatzeko moduko ikuskizun ahaztezina ikusi ahal izango duzue doan, EiTBren Hiru3 klubari esker, Donostian, Gasteizen eta Bilbon, martxoan eta apirilean.  

  • Disney Live! Mickey's Music Festival

    Disney Live! Mickey's Music Festival

Disney Live! Mickey’s Music Festival familia osoarentzako ikuskizuna ez galtzeko moduko ekitaldia da, eta EiTBren Hiru3 klubari esker doan ikusi ahal izango duzue. Izan ere, Donostiarako, Gasteizerako eta Bilborako sarrera bikoitzak zozkatuko ditugu gure kideen artean.

Disneyko 25 pertsonaia baino gehiago arituko dira kantan eta dantzan Disney eta Pixar etxeetako La Sirenita, Aladdin eta Toy Story filmetako izarrekin. Eta, gainera, Disney etxeko betiko abesti ezagunak gaur egun oso modan dauden beste estilo batzuen doinuez (Hip Hop, Pop, Swing, Reggae, Rock, Country...) entzungo ditugu.

Mickey Mouse eta Minnie Mouse, Donald eta Goofy lagunak; Ariel, Sebastian eta Ursula; Jasmine, Aladdin eta Jeinua; eta Woody, Buzz eta Jessie egongo dira bertan. Horiek guztiek hunkitu egingo dituzte entzuleak eta gogora ekarriko dizkiete garai guztietako istoriorik politenak.

Martxoaren 7an eta 8an, Donostiako Kursaalen ikusi ahal izango da ekitaldia, eta martxoaren 12tik 14ra Gasteizko Fernando Buesa Arenan. Apirilaren 12tik 14ra, berriz, Miribillako Bilbao Arenan gozatu ahal izango dugu ikuskizun liluragarri horrekin.

Bihar eguerdiko hamabietan sei sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Kursaalen martxoaren 8an arratsaldeko lauretan izango den ikuskizunerako, eta posta elektroniko bidez edo telefono bidez jarriko gara harremanetan irabazleekin bihar bertan. Gasteizko eta Bilboko sarrerei buruzko zehaztasunak, berriz, datozen egunetan emango ditugu ezagutzera webgunean.

Zozketan parte hartzeko, Hiru3 webgunearen Zozketak atalean sartu behar duzue, ikuskizuna ikusi nahi duzuen hiriburua aukeratu, eta mezu bat bidali Hiru3 klubeko bazkide zenbakia zein den zehaztuta.

Bazkide egitea oso erraza da. Inprimaki hau bete eta hiru3@eitb.eus helbide elektronikora bidali baino ez duzue egin behar.

Zorte on!

 

 

 


 

>