eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Inauteri lehiaketa

Luka Albizuri, Ane Isasa eta Beñat Rementeria dira irabazleak

Luka Albizurik eskuratu du “Sorgintxulo”ko inauteri lehiaketaren lehenengo saria; Ane Isasak, bigarrena, eta Beñat Rementeriak, behizainez jantzi direnentzako sari berezia.

1:49

Luka Albizuri, Ane Isasa eta Beñat Rementeria dira 2015eko ?Sorgintxulo? inauteri lehiaketaren irabazleak. Otsailaren erditik, ehunka argazki jaso ditugu EiTBk, Eroski Bidaiak eta Oh!tels hotelekin batera, antolatutako mozorro lehiaketan. Ekimenaren arrakasta ikaragarria izan da, eta ehun bana argazki dituzten hiru argazki-galeria argitaratu ditugu webgunean, zein baino zein politago. Horrela, bada, oso zaila izan da argazki guztien artean hiru aukeratzea. Era askotako mozorroak ikusi ditugu: pailazoak, printzesak, piratak, sorginak, gerlariak, mexikarrak, egiptoarrak, indiarrak, behizainak, animaliak, munstroak, heroiak? Hori da hori irudimena zuena!

Primeran pasatu duzuela erakutsi diguzue. Guk ere ederto pasatu dugu zuek ikusita, eta eskerrak eman nahi dizkizuegu gure lehiaketan parte hartzeagatik. Argazki batzuk telebistan erakutsi ahal izan ditugu (denak ezin, ordea), eta webgunean, berrehun eta berrogeita hamar argazki baino gehiago jarri ditugu. Sar zaitezte web orrian, eta ikusi zein dotore zaudeten!

Irabazleak bi pailazo izan dira: Luka Albizurik astebete eman ahal izango du Tarragonako Les Oliveres hotelean, eta Ane Isasak, berriz, Huelvako Ohtels Mazagón hotelean pasatuko ditu zazpi egun. Horrez gain, Beñat Rementeriak behizainez jantzitakoentzako sari berezia irabazi du. Beñatek astebete eman ahal izango du Almeriako Ohtels Cabogata hotelean, eta 4 sarrera izango ditu Mini Hollywood-era joateko. Bai zortea zuena!

Ezagutu hotelak:

Hiru3, inauteriak, sorgintxulo, lehiaketa, publizitatea, Oh!tels

Sari guztiak bi heldu eta bi umerentzat dira.

Zorionak hiruroi, eta eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik!