eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

APIRILEKO ZOZKETA

Zozkatu dugu Ibaizabal argitaletxearen apirileko liburua!

Liburua EiTBren edozein egoitzatan jaso ahalko da, maiatzaren 31 baino lehen.

Martxoan egin genuen legez, apirilean ere Ibaizabal argitaletxeko liburu bat zozkatu dugu hil horretan urteak bete dituzuen Hiru3ko kideen artean. Hurrengo hilabetean ere gauza bera egingo dugu. Hortaz, badakizue: adi egon, maiatzean urteak betetzen badituzue!

Hona hemen irabazlearen izena:

Apirila: Dia Cot Uribe (7 urte). Basoko Loti Ederra.

Zorionak, Dia!!!

Saridunak EiTBren edozein egoitzatan jaso ahalko du bere oparia, maiatzaren 31 baino lehen. Aurretik, baina, irabazleak gurekin harremanetan jarri beharko du, xehetasunak zehazteko, hiru3@eitb.eus helbidera mezu bat bidalita.