eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

2015/05/22

12:01

3kluba

''Sorgintxulo''

Gorritxoren urtebetetzea ospatu dugu “Sorgintxulo”n

Tor eta Zuri lagunek “Zorionak zuri” abestu diote eta tarta handi bat oparitu diote.

3:19
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Osteguna, maiatzaren 21a, oso egun berezia da ?Sorgintxulo? saioko protagonistentzat. Izan ere, Gorritxoren urtebetetzea ospatu dute. Zuri sorgin alaiak eta Tor magoak tarta handia prestatu diote eta kandelak jarri dituzte Gorritxok amata ditzan, ?Zorionak zuri? kanta abesten dioten bitartean.

Umeak animatzen dituen galtzagorri maitagarria da Gorritxo, eta ostegunetik urte bat zaharragoa da. Zuri eta Tor adiskideak Gorritxorekin egon dira bere egunean, eta, galtzagorriari tarta handi bat oparitzeaz gain, atsotitzak, efemerideak, zientzia, bitxikeriak? eta ohiko atalak izan dira saioan. Dena den, Gorritxok ere egin behar izan du lan, eta txisteak kontatu eta asmakizunak egin ditu.

Sorpresa bezala, lagunek Gorritxoren argazkia jarri dute saioaren zorion-tartean, egun hauetan urteak bete dituzten neska-mutilen argazkiekin batera. ?Sorgintxulo?ra gero eta argazki, marrazki, txiste, asmakizun, atsotitz? gehiago bidaltzen dituzte ?etxekoek? (Zurik, Torrek eta Gorritxok esaten duten moduan), eta, hori dela eta, saioko protagonistak poz-pozik daude. Animatu! Bidali argazki eta marrazkiak sorgintxulo@eitb.eus edo hiru@eitb.eus helbidera. Zuen mezuen zain gaude!

?Sorgintxulo? etxeko txikienen iratzargailua da, eta, duela egun batzuetatik hona, bazkalorduan eta askari edo merienda jateko orduan ere egoten da beraiekin. ETB1en astelehenetik ostiralera izaten da saioa ikusgai goizeko 7etatik 9etara, eta ETB3k eguerdian (ordu bata aldera) eta arratsaldean (17:30 inguruan) eskaintzen du. Halaber, Interneten ere ikus daiteke ?Sorgintxulo? goizean eta eguerdian, telebistan eskaintzen den ordu berean.

Bestalde, eduki guztiak www.eitb.eus/sorgintxulo web orrian daude, eta, horrela, haurrek edozein unetan ikus ditzakete. Sorgintxulo, Tortrikimailuak, Tortorkeriak, Torzientzia, Gorritxisteak, Gorriasmakizunak, Irakurriz bizi eta Denok berdin ataletan, beraz, umeek saio horren magia eta umorea topatuko dute, gure ondarea ahaztu gabe.

Horrez gain, orain arte jasotako argazki eta marrazkiak webean argitaratuta daude, gaika (elurra, inauteriak, udaberria, urtebetetzeak, Gorritxo eta Sorgintxulo?). Ezin hobeto pasatzeko beste modu bat Interneterako bereziki prestatutako jokoak dira: Bikoteak, Puzzlekeriak, Hizki Mizki eta Sorgin Mundu. Sartu eta zuen abilezia erakutsi!

?Sorgintxulo? oso bestelako edukiak eskaintzen dituen saioa da. Hala, gai piloa jorratzen du; hezitzaileak asko (zientziarekin, osasunarekin eta euskal ondarearekin lotutakoak), baina ez dira falta lehiaketak, jokoak, marrazki bizidunak... Marrazki bizidunen artean, esate baterako, 'Berenstain Hartzak', 'Doraemon', 'Raa Raa Lehoi Orrolaria' eta 'Aita-amabitxi Magikoak' ditugu ikusgai goizetan, eta 'Blackie & Company' ere izango da ikusgai ekainaren 7tik aurrera.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea: