eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Gaurtik aurrera

'Blackie & Company' marrazki bizidun telesaila, ETB1en

A.A.

Liberty baserriko istorio zoroez gozatzeko aukera izango dute etxeko txikienek, goizero, 'Sorgintxulo' tartearen barruan.

'Blackie & Company' marrazki bizidun telesaila ETB1en izango da ikusgai gaurtik aurrera, 'Sorgintxulo' saioaren barruan. Blackie ardi beltza eta bere lagunak bizi diren Liberty baserriko istorio zoroak dakarzkigu telesailak.

Liberty izeneko baserrian bada ardi beltz bat, Blackie, eta honen ateraldi eta burutazioek beste guztiak aztoratuko ditu. Teodora behiak oilarraren lekua hartu du goizero kukurrukuka esnatuz. Pepe zaldiak lagun ikusezina du, berak bakarrik ikusten duena, George. Marvin ahateak ezin du hegan egin, bertigoa du. Winston txoria jakintsua da. Grumbo txakur zaindari murrukutuna. Karl, otso barazkijalea. Eta guztien artean zentzudunena Kanuto da, txakur ardi zaina, artalderik ez badu ere.Tira, badu ardi bat, Blackie, baina erotu egiten du.

Baleuko ekoiztetxeak, Draftoon animazio estudioak eta RTVEk egindako telesaila da 'Blackie & Company'. Astelehenetik ostiralera izango da ikusgai, goizeko 8etan, 'Sorgintxulo' saioan, ETB1en.

saioan, ETB1en.