eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

2015/06/17

16:40

3kluba

''Sorgintxulo''

Rubik kubo flotatzailea egiten ikasi

Tor Magoaren eskutik, hegan dagoen Rubik kuboa egiten ikasiko duzue.

3:19
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

?Sorgintxulo? saioaren Zientzia atalean, Tor Magoak hegan egiten duen Rubik kuboa egiten irakatsiko dizue, atxikita duzuen bideoan.

Hona hemen beharko duzuen materiala:

  • · Plantilla
  • · Kola
  • · Zuzenkia
  • · Artaziak
  • · Euskarria

 

Berez, Rubik kuboa ez da airean hegan egongo; are gehiago, ez da kuboa egingo duzuena, hiru aldeetako kartoia baizik. Norbaiti eskulana erakustean, aurrez aurre jartzean, kuboa dela irudituko zaio burmuina engainatzen dugulako, baina ilusio optikoa baino ez da izango.

Gogoratu Zientzia ataleko bideo guztiak ?Sorgintxulo? saioaren webgunearen TorZientzia erlaitzean dituzuela. Era berean, beste hainbat bideo duzue ikusgai, ederto pasatzeko: Tortorkeriak, Tortrikimailuak, Gorritxisteak, Gorriasmakizunak, Irakurriz bizi eta Denok berdin ataletan banatuta.

Sartu, eta ondo pasa! Torrek dioen bezala: ?Jakiteko gogoa, zientziaren gakoa?.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • ;