eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

2015/09/22

11:21

3kluba

Haurrentzat

'Txisteak Pila, Barreak Mila' saioa, ETB3n

Euskal Herriko 1.000 haurrek baino gehiagok parte hartu dute saioan, eta egunero herrialde bakoitzeko bi txiste eskaintzen dituzte.

  • "Txisteak Pila, Barreak Mila"

    "Txisteak Pila, Barreak Mila"

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

ETB3k Euskal Herriko zazpi herrialdeetako haurrak hartu ditu protagonista, eta txisteak kontatzera gonbidatu ditu "Txisteak Pila, Barreak Mila" saiora. 1.000 haurrek baino gehiagok parte hartu dute ekimen dibertigarri honetan, eta, uztailaren erditik aurrera, egunero, herrialde bakoitzeko bi txiste eskaintzen ditu hirugarren kateak.

Bost minutuko saioak dira, eta ordu biak aldera eta 19:15 inguruan ("Sorgintxulo" saioaren ondoren eta "Aita-amabitxi magikoak" marrazkiak baino lehen) ematen dira.

Haurrek Hiru3 webgunean ikus dezakete noiz izango diren ikusgai euren ikastetxean grabatutako txisteak, eta, telebistan agertu ondoren, hurrengo egunetik aurrera, EiTB Nahieran atarian eta Hiru3 webgunean izango dira ikusgai.

Ikastetxeak:

Araba:
· Laudio Ikastola (Laudio)
· Vera-Cruz Ikastetxea (Gasteiz)

Arabako emanaldien datak ikusi>>

 

Bizkaia:
· Allende Salazar Eskola Publikoa (Gernika-Lumo)
· Asti Leku Ikastola Kooperatiba (Portugalete)
· Eleizalde Ikastola (Bermeo)
· Lauro Ikastola (Loiu)
· San Jose Jesuitak Ikastetxea (Durango)
· San Nikolas Ikastola (Getxo)

Bizkaiko emanaldien datak ikusi>>

 

Gipuzkoa:
· Gazteluondo Arizmendi Ikastola (Arrasate)
· J. A. Mogel Ikastola (Eibar)
· Laskorain Ikastola (Tolosa)
· Salbatore Mitxelena Ikastola (Zarautz)

Gipuzkoako emanaldien datak ikusi>>


Iparralde:
· Gure Ikastola (Hendaia)

Iparraldeko emanaldien datak ikusi>>

 

Nafarroa:
· Oihanzabal Eskola (Jauntsarats)
· San Fermin Ikastola (Zizur Txikia)

Nafarroako emanaldien datak ikusi>>

 

Hiru3 urtebetetzeak

"Sorgintxulo" saioan, gainera, Euskal Herriko gaztetxoen urtebetetzeak gogoratu eta umeak zoriontzen dituzte, haur bakoitzaren argazkia, izena eta urteak erakutsiz.

Parte hartzeko, ume bakoitzaren argazkia, izen-abizenak eta zenbat urte betetzen dituen bidali behar dira hiru3@eitb.eus eta sorgintxulo@eitb.eus helbideetara, webgunean eskuragarri dagoen baimen orriarekin batera.