eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Haurrentzat

"Turbo" eta "Maya" marrazki bizidunak, "Sorgintxulo" saioan

Ostegunetik aurrera, “Sorgintxulo” saioak bi telesail estreinatuko ditu: “Turbo” eta “Maya”. Horrela, bada, Euskal Herriko umeek lagun berriak egiteko aukera izango dute goizeko 8ak aldera.

  • Maya

    Maya

Urriaren 1etik aurrera, "Turbo" eta "Maya" marrazki bizidunak ikusi ahal izango dituzte Euskal Herriko gaztetxoek, "Sorgintxulo" saioaren barruan, goizeko 8ak inguruan, ETB1en, ETB3n eta www.eitb.eus-en.

"Turbo" telesailean, Teo izeneko barraskiloaren gorabeherak ezagutuko ditugu. Tomateak biltzen ematen du eguna Teok, baina lasterketek zoratzen dute, eta bere ametsa Indianapoliseko 500 Miliak 5 aldiz jarraian irabaztea da, bere heroi Guy Gagné ospetsuak egin zuen bezala.

"Maya" marrazki bizidunetako protagonista, berriz, erle txiki bat da. Maya oso bihurria da, baina beti dago prest besteei laguntzeko, arazoren bat daukatenean. Hala, erlauntzean polena behar dute, eta erle erreginak Maya bidaliko du bila. Erle txikiak Willi erlamandoa izango du ondoan bidaian, eta biek mundu berria ezagutuko dute. Era berean, basoan bizi diren hainbat animaliaren lagun egingo dira: Flip matxinsaltoa, Tecla armiarma, Puck eulia, Kurt kakalardoa, Alejandro arratoia...

ETB1ek eta www.eitb.eus-ek astelehenetik ostiralera eskaintzen dute "Sorgintxulo", goizeko 7etatik 9etara, eta ETB3n berriro ematen da saioa, eguerdian eta arratsaldean. Tor Magoarekin, Zuri sorgin alaiarekin eta Gorritxo galtzagorriarekin, denetarik ikasten dute umeek, primeran pasatzen duten bitartean: magia, trikimailuak, sukaldaritza, literatura, berdintasuna, txisteak, asmakizunak? Gainera, denboraldi honetan atal berriak daude, zientzia, ekonomia eta Gorritxoren liburu ñimiñoa, adibidez, betiere, ikuspuntu oso dibertigarri batetik abiatuz.

Halaber,  "Sorgintxulo" saioaren barruan neska-mutilen gustuko marrazki bizidunak daude ikusgai, esaterako, "Doraemon", "Raa Raa Lehoi Orrolaria", "Blackie & Company" eta, ostegunetik aurrera, "Turbo" eta "Maya".

Bestalde, www.eitb.eus-ek Mayaren zenbait produktu zozkatuko ditu Hiru3 komunitateko kideen artean. Beraz, oraindik kide ez bazara, animatu eta bete izena emateko orria eta Hiru3ra bidali. Hainbat abantaila izango dituzu: gure lehiaketetan eta zozketetan parte hartu ahal izango duzu, PortAventurarako sarrera bat doan lortzeko aukera izango duzu, zure intereseko albisteak jasoko dituzu posta elektroniko bidez?

Ez galdu Teo barraskiloaren eta Maya erle bihurriaren abenturak, ostegunetik aurrera, ETB1en, ETB3n eta www.eitb.eus-en!