eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

GABONAK

Olentzeroren webgunea, www.eitb.eus-en

Olentzerori eta Errege Magoei eskutitzak idazteko laguntza, Gabonetako kantak, ipuinak, jolasak, eskulanak, filmak... aurkituko dituzue bertan.

  • Olentzero

    Olentzero

Gabonak heltzear daude, eta www.eitb.eus-en, Olentzeroren webgune berezia prestatu dugu. Webgune horretan, batetik, Olentzerori eta Errege Magoei eskutitzak idatzi ahalko diezue, eta, bestetik, ezin hobeto pasatuko duzue bertan aurkituko dituzuen edukiekin: Gabonetako kantak, ipuinak, Olentzerorekin lotutako jolas eta eskulanak, filmak

Urtero bezala, abenduaren 23an Olentzero etorriko da EiTBren Bilboko egoitzara. 12:00etatik 14:00etara egongo da gure artean, eta eskutitzak eman eta argazkiak egin ahal izango dituzue berarekin.

Gogoratu egun batzuk lehenago, abenduaren 19an, Hiru3 jaialdia ospatuko dugula Euskalduna Jauregian, Bilbon, 13:00etan. Denetarik izango dugu: magia, umorea, ikuskizunak, sorpresak… Gorritxo, Zuri eta Tor gure lagunak egongo dira bertan, eta, horiekin batera, Doraemon, Shin Chan, Rufus galtzagorria eta Olentzero ere etorriko dira zuekin dibertitzera.

Sarrerak bi euroan izango dira salgai, eta Euskalduna Jauregiko webgunean eros daitezke. Gainera, sarrera batzuk zozkatuko ditugu Hiru3ko kideen artean. Zatozte “Sorgintxulo”ko zuen lagunekin goiz zoragarria pasatzera!

Era berean, abenduan, beste hainbat zozketa egingo ditugu Hiru3ko kideen artean. Adibidez, Gorritxo panpinaren zozketa daukagu martxan orain, eta egun gutxi barru, beste batzuk abiaraziko ditugu: Zinegabonak ekimeneko filmak ikusteko sarrerak, Ibaizabalen liburua

Oraindik Hiru3ko kide ez bazarete, animatu! Hiru3ko bazkide egitea oso erraza da, eta doakoa da. Orri hau inprimatu, bete, amak, aitak edo zuen tutore batek sina dezala eta hiru3@eitb.eus helbidera bidali besterik ez duzue egin behar.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Olentzero